XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BAGILLAREN 17'GARRENA.Bergamo ta Padua'ko gotzain eta kardenal, Venezia'n jaio zan, 1625'gn urtean.
Fisikan, zenbaketan eta izkuntzetan gizon argia, beartsuentzat esku-zabala ta ardura aundikoa erriari jakintza emoteko.
Padua'ko abade-ikastetxe ospetsuaren egille izan zan.
1697'gn. urtean il zan, eta 1960'garrenean santuen lerroan ezarri eban XXIII'garren Jon Aita Santuak.
- Zure autorle ta gotzain Gregorio doatsua arimak zaintzeko arduraz eta beartsuakanako errukiz argitu nai izan zenduan Jaungoikoa: eiguzu, aren irabaziak ospatzen doguzanez, aren goimaitasun-irakatsiak be bete dagiguzala.
Amaibagako.
BAGILLAREN 18'GARRENA.
EFREN DEUNA, autorle ta irakasle.3'gn. mailla -
Mesopotamia'ko Nizibia'n jaio zan.
Bateoa artu ebanean, bere aitak etxetik kanpora bialdu eban.
Apaltasunari eutsan maitasunagaitik, ez eban abade izan nai, diakonu baiño.
Kristo'ren irakatsiak zabalduz gaiñera, olerkari ta ereslari bere izan zan.
375'gn. urtean il zan, eta XV'garren Benito Aita Santuak Elizako Irakasle egin eban.
- Efren zure autorle ta irakasle doatsuaren jakintza miragarriz ta bizikera santuz Eliza argitu zenduan Jaungoikoa: bera bitarteko dala, zeure laguntzaz guzurraren eta gaiztekeriaren aurka beti gorde dagizula eskatzen dautsugu.
Amaibagako.
Amaibagako.
- Zure autorle ta irakasle.
Efren santuaren otoitz onak ez daigula, Jauna, uts egin;(...).